2026ko urriak 16
IV Kongresua Euskadi Minbiziaren Aurka
900 100 036
gipuzkoa@contraelcancer.es
kongresua
Zergatik parte hartu kongresuan?
Pazienteentzako eta senideentzako topaketa kongresu berritzailea, parte-hartzailea eta bereizgarria izango da… jarduera gidatuen programa batekin, honako hauek konbinatuz:
- entzutea eta hitz egitea,
- hausnarketa eta ekintza,
- ezagutza eta bizipena,
- sorkuntza eta irudimen kolektiboa.
Kongresu honen helburua egoera onkologiko baterantz aurrera egitea da, zaintzen, ikertzen eta pazientearen ahotsa modu aktiboan txertatzen duena.
Horregatik, kongresuaren hari nagusia “Pazienteak agente eraldatzaile gisa” da. Pazientea entzun ahal izateko eta bere bizipenak errealitate onkologikoan eragiteko gaitasuna izateko aukera eman nahi diogulako.
Zure ahotsa, bizipena eta ezagutza oso garrantzitsuak direlako.
Hainbat esperientzia entzungo dituzu, aurrerapen teknologikoak ezagutuko dituzu, beste errealitate batzuetatik ikasiko duzu eta, batez ere, parte hartuko duzu. Zure bizipenak partekatu eta ideiak trukatuko dituzu eta elkarrizketaren parte aktiboa izango zara.
Kongresuak hainbat une izango ditu:
- Ongietorri ekitaldi bat.
- Parte hartzeko 8 tailerren hiru txanda eta “Elkarrekin saretuz” topagunea.*
- Agur-ekitaldi bat.
*Izena emateko formularioan, bi tailer eta “Elkarrekin saretuz” topagunea aukeratu beharko dituzu.
Profilen aniztasuna ziurtatu nahi dugu. Beraz,
- Pazientea edo senidea bazara, zure tailerrak eta elkartzeko espazioa libreki aukeratu ahal izango dituzu, betiere plaza libreak badaude.
- Elkarte bateko kidea, boluntarioa, sanitarioa edo aditua bazara eta tailerretan tokirik ez badago, ongietorrian eta agur ekitaldian eman ahal izango duzu izena.
Izen emateak urriaren 12an itxiko dira, eta aurrez aurre irekiko dira berriro Kongresuaren egunean bertan, Kursaal-ean. Egun horretan plazak geratzen diren tailerretan bakarrik eman ahal izango da izena.
Zure zain egongo gara!
08:15h – 08:55h
Harrera eta akreditazioak
09:10h – 09:20h
Inaugurazio ekitaldiaren hasiera
09:20h – 09:45h
Inaugurazio mahai-ingurua
Pazienteak eragile eraldatzaile gisa
Erakundeen eta pazientearen arteko elkarrizketa
10:00h – 12:50h
Aldibereko tailerrak eta topagunea
- 1. tailerra: Ikerketak bizitzak salbatzen ditu. Nola bultzatu zientziaren eta gizartearen arteko lankidetza minbiziaren aurrean?
- 2. tailerra: Amestera gonbidatzen gaituen berrikuntza. Nola hobetu ditzakete aurrerapen teknologikoek, sozialek eta asistentzialek minbiziaren inguruan dugun bizipena?
- 3. tailerra: Zaintzen duten inguruneak. Zer behar dute arreta eta zaintza inguruneek pertsonak babestuta, lagunduta eta orientatuta senti daitezen?
- 4. tailerra: Eusten duen sarea: bidelagun izatearen garrantzia. Zer aldatu genezake minbizia duten pertsona guztiek prozesu osoan lagunduta senti daitezen?
- 5. tailerra: Minbiziaren ondorengo bizitza. Zerk laguntzen digu bizitzan dugun oreka berreskuratzen, tratamendua amaitu ondoren?
- 6. tailerra: Prebentzioak zaintzen gaitu. Nola sor dezakegu minbizia prebenitzeko kultura sozial bat?
- 7. tailerra: Zaintzailearen zaintza. Zaintzen duten pertsonen sarea nola indartu. Zeintzuk dira gaur egun zaintzaren inguruko erronka nagusiak?
- 8. tailerra: Bizipenetik inpakturaino: pazientearen ahotsa erabakiak transformatzen. Pazientearen bizipenak nola eragin dezake benetan erabaki kliniko, zerbitzu eta politikoetan?
- Topagunea: Elkarrekin saretuz. Euskadiko elkarte onkologikoekin topaketa eta parte hartze irekia uztartzen dituen espazio librea.
13:15h – 13:45h
Amaiera
Kongresuaren ondorioak
Pazientearen diskurtsoa
13:45h – 14:15h
Irteera
Aurreko edizioak
NORK LAGUNTZEN GAITU
