Nahi al duzu gure kongresuetan kolaboratzea?

Minbiziaren Aurka elkarteak egiten dituen kongresuak gaixotasuna duten pertsonen aldeko eta haientzako ekitaldiak dira, baina baita askotariko pertsonak elkartzeko espazioa ere, gaixoei haien bidean lagun egiteko.

Interesa baldin baduzu, senitartekoentzako eta pazienteentzako espazio horietan parte har dezakezu, kongresua antolatzen duen egoitzarekin harremanetan jarrita, edo 900 100 036 telefono-zenbakira deituta (egunero 24 orduz), eta zurekin harremanetan jarriko dira informazio gehiago emateko.

Ondorengo estekan aurkituko duzu gurekin nola kolabora dezakezun jakitzeko informazio gehiago:

Ohiko galderak

Partekatzeko, ikasteko eta gaixotasunaren egunerokoa bizi izateko espazioak dira minbizidun pertsonen eta haien senitartekoen kongresuak.

Oro har, Kongresu bakoitzean mahai-inguruak, hitzaldiak, eskola magistralak eta tailerrak egiten dira, programatutako orduetan aldi berean garatzen direnak.

Kongresura joaten direnek, gainera, dituzten zalantzak argitu ditzakete, eta gaixotasunaren prozesua hobetzeko jarraibideak jasoko dituzte.

Minbizidun pazienteen eta haien senitartekoen alde lan egiteko eta haientzako pentsatuta daude, haiei behar duten guztia eskaintzeko: egiazko informazioa elkarteetako profesionalen eskutik, lagungarriak izan daitezkeen testigantzak, egoera berean daudelako edo egon direlako…

Pazienteak eta haien senitartekoak, baina baita boluntarioak eta sektoreko espezialistak eta profesionalak ere, eta minbiziaren egoerari buruzko egiazko informazioa zuzenean eskuratu nahi duen edonor.

2023an, erkidego mailako ondorengo kongresuak egingo dira:

  • Andaluzia – irailak 14 eta 15 (Kordoba)
  • Gaztela eta Leon – irailak 22 eta 23 (Palentzia)
  • Aragoi – azaroak 10 eta 11 (Zaragoza)
  • Extremadura – azaroak 22 eta 23 (Cáceres)

Interesatzen zaizun Kongresurako inskripzio-inprimakiaren bitartez eman dezakezu izena. Gogoratu zein tailerretara joan nahi duzun aukeratzeaz, eta zure plaza-erreserbari dagozkion lehentasunak adierazteaz.

Kongresua antolatzen duen hiriarekin harremanetan jar zaitezke dagokion kongresu autonomikoaren kolaboratzaile edo babesle izateko zer egin behar duzun jakitzeko. Telefonoz zein posta elektroniko bidez jar zaitezke harremanetan, edo 900 100 036 gure telefono-zenbakira deituta, egunero 24 orduz.